jueves, 18 de diciembre de 2008

Haur jolasak

Haurrak jolasean aritzeak osasunean eragin oso ona duelako...

Hemen duzue jolas motak eta hauekiko informazio oso aberatsa eskaintzen duen blogune interesgarri bat.

http://http://www.haurkontuak.blogspot.com/

Gogoratu, adimena lantzeak osasun hobea izaten laguntzen duela!!!


Haur masajeak (gazteleraz)

Gure haurrei oso ondo datorkie masajeak jasotzea guri bezala. Horretarako, emazte, senar, neskalagun edo mutilagunei emandako masaje motek ez dute balio.

Zuen txikian zuek bezain beste goza dezaten eta hezur fisiologia guztia bere lekuan trinko eduki dezaten, ikusi eta entzun arretaz bideo hau eta joan etxeko erregeari sorpresatxo bat ematera!!!


Loditasuna, gaur egungo arazo larria

Lodtiasuna, gaur egun haur askok jasaten duen gaixotasuna edo arazoa da. Arrazoi asko daude loditasuna gertatzeko.
Esate baterako, kirolik edo mugimendurik ez egitea, asko eta asko etxean egoten baitira ezer egin gabe, edota, elikagai dituzten produktu kaskak jan eta edan behar izatea.
Horretarako, elikagaien piramidea jarri genuen arren, asko ez gara konturatzne honek duen garrantziaz, eta hemen ikusgai duzuen bideo honek, ondo azladuko digu hori.
Loditasuna eikidin daitekelako, saia gaitezen!!

miércoles, 19 de noviembre de 2008

OLENTZEROREN ESKUTITZA!!


Olentzerok idatzi digu Meabeko haur eta irakasleei!!
Esan digu, Abenduaren 23an etorriko dela Meabera eta haur bakoitzarentzat oparitxo bat ekarriko duela. Beraz, banan-banan joan beharko gara berarengana!!
Gabonetako abestiak abesteko ere eskatu digu, eta horregatik, Hernanin zehar kale buelta bat emango dugu abestiak abestuz!!
ONGI ETORRI OLENTZERO!!!

BADATORRELA UDAZKEN FESTA!!!


Laister, azaroaren 26an, Udazken festa ospatuko dugu Meabeko ikasle-irakasleak. Bertan, haurrekin irteera bat egingo dugu hostoak biltzera, ondoren, hostoekin musika gela apaintzeko!! Presta daitezela beraz haurrak hostoz betetzeko, gero, udazkenari buruzko abesti batzuk kantatu eta gaztainak jango baititugu!!

miércoles, 15 de octubre de 2008

haurren elikadura


Badakigu denbora ezaren ondorioz zaila dela elikadura orekatu bat mantentzea, baina, haurrengan duen eragina izugarria dela kontuan hartuta, beharrezkoa da ahal den neurrian irizpide batzuk jarraitzea.

Horretarako, honako piramide hau helarazten dizuegu, jakin dezazuen ze jaki den garrantzizkoa eta zein ez.

Zuen umeengatik beraz, saia zaitezte elikadura orekatu bat ematen!!

Animo!!

Lagundu haurrei lo egiten (gazteleraz)